XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta eguardian bere langilleak ikustera etorri zanean, Ruth ikusirik, morroi bati esan zion: - Aizu, nor da anako emakume ura?.

- Emakume ura, Moab'tarren lurraldetik, Noemi alargunarekin, etorri dan erraiña da, - erantzun zion morroiak.

Booz'ek orduan Ruth'eri deituta esan zion: - Jakiñ det nor zeran, eta nola, zeure etxe ta gurasoak utzita, etorri zeran Noemi'rekin, Israel, gure Aberria eta Israel'tarren Jaungoikoa zuretzat arturik.

Berak ordaindu dagizula egite on ori, Bere ardurapean jarri zeran ezkeroz.

Ez dezu iñora lan billa juan bearrik; atoz beti neure soroetara, eta eraman aal dituzun galburu danak, bildu egizuz.

Eta bere langillien ondoan exeri ta, erakin batean baskalduazi zion, eta Noemi'ri etxera eramateko jakiak eman ere.

Ruth etxeratu zanean, eta gertaera guztiak Noemi'ri esan zizkionean, onek esan zion: - Ikusten dezu, ene alabatxoa, Jaungoikoa'k nola laguntzen digun?

Bera da bada Booz'eri zugan begiak ipiñiazi dizkiona, ta bere biotzean gu biontzat errukia sortu eraso diona.

Goratu dezagun bada geure Jaungoikoa, gu, bi alargun triste abekiñ, aiñ errukiorra agertu zaigulako.

Urrengo egunean Booz berak eman zion Ruth'eri jaso al izan zezakean ainbesteko garagar zama.

Eta azkenez, Ruth'en zintzotasuna, eta bere amagiarrebarenganako maitetasuna ikusirik, emakume au, Moab'tarra zan arren, asko gustatu zitzaion Booz'eri, eta berakin ezkondu zan.

Orra nola, ene neskatxoak, Ruth gaxoa, txiro-txiroa, bere senar zanaren ama zaarra mantentzeagaitik, eguzki galdatan, garagarra ebakitzera, jun zan emakume biotz-bigun eta ona, Booz, gizon on eta aberatzakiñ ezkondu zan.

Andik aurrera, Jaungoikoa'ren onespenarekiñ, Noemi, Booz eta Ruth ondo baiño obeto bizi izan ziran.

Eta Jaungoikoa'k emanik izan zuten seme eder bat.

Obed izena ipiñi eta berau izan zan Dabid erregearen aitona.